Bertso Musikatuentzat atal hau

Hitza Jolas - En podcast af EITB Radio Televisión Pública Vasca - Lørdage

Kategorier:

Bertsoak kantatzeko moduak asko dira; gero eta gehiago esango genuke. Bertso jarriak, bertso kantatuak, puntukakoak, luzeak, laburrak eta bederatzi puntukoak ere bai, kantatzera ausartzen denarentzat. Doinuak berriz nahi adina dira, eta aldian aldian, berriak ere sortu eta erabiltzen dira, bereziki bertsolari txapelketa nagusia hurbiltzen denean. Bertso musikatuak ere badira eta horiei eskainiko diegu hitza jolas podcastaren atal hau. Zarauzko Torreoi Jauregian abiatuko gara, han jasotako "altxor" zenbait entzunez. Podcastean barrean altxor gehiago ere topatuko dituzu, Nafarroako hainbat emakume bertsolarik "Gure aldetara" diskoan bilduak.