Iparraldeko eskolartekoa eta Azpeitiko Orkatz Elkartearen urteurrena

Hitza Jolas - En podcast af EITB Radio Televisión Pública Vasca - Lørdage

Kategorier:

Haira Aizpurua nagusitu da Zuberoa, Lapurdi eta Baxenafarroako "oinak buruan" eskolarteko bertsularien xapelgoan eta saio horretako bertsoaldiak jaso nahi izan ditugu. Baita Azpeitiko Orkatz Kultur Elkartearen 28.urteurrena dela eta San Agustin kulturgunean antolatutako bertso-saioko aleak ere. Bederatzikoa osatzea Gorka Silvan-i egokitu zaio eta Bertsopedia atalean Txirrindularitzak eman digu 1994ko otsailaren 27an, Iruritan izandako saioko pasarte bat berreskuratzeko aitzakia.  Aurkezlea: Eneritz Gorrotxategi.