#113 - Gorputzak eta arrailak (emakume ahotsak)

Urpeko Bonbarda - En podcast af Zuzeu Podcast

Kategorier:

urpekoBONBARDA #113Zuzeu Podcastek aurkezten du: Urpeko Bonbarda, Anartz Bilbao gidari duen musika saioa.Gaur, 2023ko martxoaren 8a, euskal kantuekin osatu dugu Urpeko Bonbarda, azkenaldian gure musikagintzan, eta zorionez, gero eta presentzia handiagoa duten emakume ahotsak aurkeztuta.Saioa Izaro bakarlariarekin abiatuko dugu, gizonezkoak zuzenean interpelatzen dituen “Libre” kantuarekin: “Eta esan dezagun argi: Ez zarela behar den beste egiten ari”. Ana Arsuagaren Verde Prato egitasmoaren "Adoretua" azken lana irekitzen duen "Ahizpak" entzun dugu, eta Ane Labaka zein Nerea Ibarzabalek idatzitako "Gorputzak zubi" Ines Osinaga arrasatearraren bakarkako debut lanetik, "#Itsasoadabidebakarra".Osinagaren kantuak Kai Nakai gasteiztarraren "Kolpe" aurkezpen kantuaren txatalak aipatzen dituela-eta, azken honekin Alex del Toro donostiar disko jartzaileak berriki egin duen erremixa entzun dugu: “Aizu, gaur ez dut nahi negarrik, ez lerdo bat ohean sartuta. Perreoa nahi dut hasi eta buka, nere ahizpekin bakarrik”. Amaia Orejak, Maixa Lizarribarrek, Alaitz Telletxeak eta Kristina Solanok panderoak batu dituzte AMAK egitasmoan, eta "Gu" kantatu lagunekin batera, kasik ezkutuan kantatu behar izaten zuten emakumeei eskainia. Eta trikiti kontuekin jarraituz, orain gutxi agurra iragarri duen Huntza taldeari "Zer izan", Mafalda eta Tremenda Jauriarekin batera euskaraz eta gazteleraz emana.Andrazkoei zuzenean eta soul aireekin kantatu diete Arima Soul laukoteak eta Afrika Bibang bizkaitarrak, "Gu andereak" eta "Emakumeak" kantuetan, hurrenez hurren.Bukatzeko, beste hiru kantu. Baga, Maite Larburu hernaniar arrabita joleak egina, "Arrailak", bere amonaren kontakizuna aintzat hartuta, lehenengoz hilerokoa etorri zitzaionekoa. Biga, Olatz Salvador donostiarraren "Zintzilik" diskotzarretik "Betileekin", harreman eredu parekideen aldarrikapena dakarrena, Ane Labakak idatzitako hitzetan. Eta higa, Nacho Vegas asturiarraren "Vinu, cantares y amor" kantuari Anari azkoitiarrak egindako moldaketa, agertu orduko ereserki bihurtua eta lagunartean kantatzen dena. ★ Support this podcast on Patreon ★