#116 - Perla beltza (Tina Turner)

Urpeko Bonbarda - En podcast af Zuzeu Podcast

Kategorier:

urpekoBONBARDA #116Zuzeu Podcastek aurkezten du: Urpeko Bonbarda, Anartz Bilbao gidari duen musika saioa.80ko hamarkadan pop musikak emakumezko bakarlari dirdiratsuenetako bat  zuen Tina Turner, rock izar bihurtu baina tratu txarrak eman zizkion harreman toxiko batetik zetorrena, rockanrollaren aitzindari Ike Turner piztitzarra izan baitzuen senarra. Bere ahotsaren indarragatik eta zuzenekoen suharragatik ospetsu, behin erretiroa hartuta Suitzan bizi zen aspaldidanik. 2023ko maiatzaren 24an hil zen, 83 urte zituela.Lehen abestiak elizako abesbatzan kantatu zituen, beste askok bezala, baina St. Louisen Ike Turnerrek bere taldera deitu zuen,  Kings of Rhythm, BBKingen “You Know I Love You” kantatzen entzun eta gero. 17 urte zituen.60ko hamarkadan rockaren gailurra zapaldu zuten; Erresuma batuan biraka ibili ziren The Rolling Stones taldearekin batera, eta AEBetara bueltan, David Bowie, Sly Stone, Cher, Elvis Presley, Elton John eta beste izar askoren bisita jaso zuten Las Vegasen. Phil Spector zenak “River Deep - Mountain High” ekoitzi zien 1966an.Ike Turnerrek tratu txarrak eman zizkion emazte zuen kantariari. “Diru asko egiteko gai nintzela ikusi zuenetik porrot egin zuen Ikekin nuen harremanak -adierazi zuen Tinak 2018ko “My Love Story biografian- Ni menperatu beharra zuen, ekonomikoki zein psikologikoki, inoiz utzi ez nezan”. Izaera aldabera zuen gizonak, bortitza ere bazen.1974an abiatu zuen bakarkako ibilbidea Tina Turnerrek, printzipioz arrakasta handiegirik gabe, rock grinatsutik tenpo motelagoetako soul rockera lerratu bitartean. "Acid Queen" diskoan, berbarako, garaiko rock arrakastak berrirakurtzeko trebetasuna ere erakutsi zuen, Led Zeppelinen "Whole Lotta Love", adibidez.Tina Turnerren ibilbideak 1984a izan zuen mugarri, "Private Dancer" diskoa plazaratu baitzuen, sekulako arrakasta erdietsiko zuena, besteak beste "What´s Love Got to Do With It" kantuari esker. Bakarkako bosgarrena zuen, baina lehena legez hartu izan zuen kantariak berak ere. 1999ra arte beste estudioko bost album plazaratu zituen, eta milurteko berriarekin batera erretreta hartuko zuela iragarri. 2008an itzuli zen azken aldiz, musikagintzan 50 urte eman zituela ospatzeko.“I, Tina” memoriak ardatz zituela, “What´s Love Got to do With It?” filmak bere bizitza pantailaratu zuen 1993an; Angela Basettek bete zuen Tina Turnerren papera. Eta beste bi memoria liburuz gain, 2018an musikal bat eta 2021ean "Tina" dokumentala ere eskaini zaizkio.Bere aldetik, Tina Turnerrek ere bete zituen antzezle lanak zineman, 1985eko "Mad Max" filmean, berbarako, Mel Gibsonekin batera. Hamar urte geroago, "Goldeneye" kantatu zuen, James Bonden izen bereko pelikularako kantu nagusia, U2 taldeko Bono eta The Edgek idatzia.  Niko Etxart zuberoarrak Hapa Haparekin batera plazaratu zuen "Minuette" (Elkar, 2005) diskoan omendu zuen Tina Turner. "Tina perla beltza" izeneko kantuaren melodia "River Deep - Mountain High" kantuarena da. ★ Support this podcast on Patreon ★