#120 - Irisarrin azkena (EHZ 2023)

Urpeko Bonbarda - En podcast af Zuzeu Podcast

Kategorier:

urpekoBONBARDA #120Zuzeu Podcastek aurkezten du: Urpeko Bonbarda, Anartz Bilbao gidari duen musika saioa.Hastear da Euskal Herria Zuzenean, eta Irisarriko festibalari buruzkoa da udako jaialditzarrei buruzko saio sortatik azkena. “Euskal giroko festa” gisa aurkeztu digu jaialdia Ihintza Etchart, EHZko kideak, eta bere adierazpenak tartekatu ditugu kantuekin batera.Musikari dagokionez, Habia soka hirukotea entzunez hasi gara, eta afro jazz doinuak jorratzen dituen Kolinga entzun dugu gero, Euskal Herria Zuzenean jaialdia irekia baita atzerriko talde eta erritmoetara ere. Krav Boca, Soulfly eta FM Belfastek joko dute aurten Irisarriko pentzean, besteak beste. Baita Ada Oda Bruselako bikoteak ere, kantaria italiarra duenez italieraz abesten duena.Gainontzean, euskal musika eszenari adi egoten da jaialdia, urtero nabarmendu diren taldeak oholtza nagusian programatuz. Gauzak horrela, aurten EHZ festibalean izango dira puri purian diren erritmoak dakartzaten J Martina eta Zetak, dantzatzeko ezin aproposagoak; baita rockandrol doinu klasikoagoak jotzen dituzten Aho Zakil Konekxion eta Kristonak ere, azken hauek Niko Etxarten laguntzarekin.Afrika Bibang bizkaitarrak soul ahaireak joko ditu Irisarrin, Sofa zarauztar hirukoteak “Krispetak” bikaina aurkeztuko du, Nize taldeak 90eko hamarkadako distortzioa goratuko du, eta Liher donostiarrak zuzeneko kaliputsuan lehertuko dira, beste behin. Guzti horren berri bakoitzaren kanta banarekin eman dugu saioan, eta Urpeko Bonbarda hasi bezala itxi, Ipar Euskal Herriko talde batekin. Honakoan, Donibane Lohizuneko Ztah hardcore taldeak Mikel Laboaren “Gure bazterrak” kantuari egin dion berrirakurketarekin.Ihintza Etchart, gainera, festibalaren giroaz aparte Laguntzaile figuraren garrantziaz eta Irisarrin azken urtea egiteko erabakiaz ere solastu zaigu. ★ Support this podcast on Patreon ★