#122 - Palestina (elkartasunez)
Urpeko Bonbarda - En podcast af Zuzeu Podcast
urpekoBONBARDA #122Zuzeu Podcastek aurkezten du: Urpeko Bonbarda, Anartz Bilbao gidari duen musika saioa.22. saioan, palestinar musika eta Palestina mintzagai duten kantu zerrenda bat dakar, elkartasun keinu xume gisa.Lourdes Iriondo urnietarraren aspaldiko kantu bat entzunez abiatu dugu Urpeko Bonbarda, 1968an Belter etxearekin plazaratu zuen Ep-tik jasotako “Ene herria”. Poema judutar bati musika jarri, eta urnietarra Gazaz mintzo dela dirudi. Iriondoren kantua, eta beste asko, Badok atariak aipatu zituen, Israelek Gazari erasoa jo berritan, Twitterren egindako txio-katean. Kantuetan, eta orain arte ezer gutxirako balio izan badu ere, euskaldunen elkartasuna jaso dute palestinarrek. Horren isla, Xabi Aburruzaga trikitilariaren “Non da Palestina?” eta Xiberoots reggae taldearen “Palestina” ere entzungo ditugu.Talia Lahoud ez da palestinarra, Libanokoa baino. Arabiar herrialdeetan ondo ezaguna den “Helwa Ya Baladi (My Beautiful Country)” kantua joz entzungo dugu, jatorriz Dalila kantariak 1979an Egipto jaioterriari eskaini zion abestiaren moldaketa. Bere aldetik, Venezuelako kultur ministra ordea da Rodbexa Poleo, eta palestinarren aldeko “Clamor por los pueblos” manifestuaren kantaria, hip hop abeslaria baita bera.Arabieraz kantuak entzuten hasita, zenbait musikari palestinar ere aurkeztu ditugu, boga-bogan diren soinuak jorratzen dituen Elian Amer Marjieh, Elyanna gaztearekin hasita. Palestinar txiletar artista AEBetan eta Kanadan jotzekoa zen, baina bertan behera autzi du bira, bere herriak bizi duen sarraskia dela-eta. DAM taldea Tamer eta Suhell Nafar anaiek sortu zuten Mahmoud Jreri lagunarekin hirukotea osatuta. Hip hopa egiten dute, eta Euskal Herrian izanak dira Fermin ¨Muguruzarekin bat, BEC aretotzarrean, 18/98+ auzia bertan behera uzteko eskatzen zuen jaialdian.Musikalki klasikoagotzat jo ditzakegu Amal Murkus, Mercedes Sosa, Joan Baez eta antzeko nazioarteko izarrekin kantatu izan dueña; eta Kamilya Jubran ere, bi hamarkadatan zehar Sabreen taldeko kide izan den laud jolea.Arestian aipatutako musikarietako batzuk Fermin Muguruza eta Jabier Corcueraren 2009ko “Checkpoint Rock” dokumentalak aurkeztu zizkigun -Youtuben duzu ikusgai, lagun-. Filmaren soinu bandan Manu Chao itzaltsuak ere hartu zuen parte, zerrendara gehitu dugun kantuarekin. Bukatzeko, besteak beste “Amelie” eta “Goodbye Lenin” filmeen soinu bandez arduratu zen Yann Tiersen entzun dugu, 2010ean plazaratu zuen “Palestine” kantuan. ★ Support this podcast on Patreon ★